Euskal herritarrak,
ordea, ez dakit ote dakien horrela behar lukeela, behar duela, horrela dela,
alegia. Baina bada. Nik horretan ez dut ezelako zalantzarik.
Nire ikasle erdaldun
batzuek, euskara ikasten ari diren batzuek, esaterako, ez dakite euskal
herritarra eta euskalduna bereizten. Inoiz edo behin, nik guraso euskaldunak
dituzten galdetuta, berehala baietz erantzun didate, euskaldunak direla.
Nolabait, azkar batean argitu nahi izan didate ez dutela guraso kanpotarrik,
bertokoak baizik.
Gerora, euskaraz
badakiten galdetuta, ostera, ezetz erantzuten dute; ez gurasoek, ez
aitona-amonek. Eta beraiek, gainera, bertokoak direla, berton jaioak. Eta orain
hasi direla euskara ikasten, orain, helduaroan, konturatu baitira lanpostu
askotarako eskatzen dutela jakintza-maila bat edo beste euskaraz.
Nik, orduan, neure
baitarako pentsatzen dut non egon ote diren bizitza osoan, Euskal Herrian edo
non. Berton sortu eta bizi izan badira beti, zer atxikimendu falta izan ote
dute euskararen beharrik ez sentitzeko?
Izan ere, ni neu eurak
baino askozaz ere zaharragoa izanik, aspaldi konturatu nintzen euskaraz ikasi
behar, ikasi nahi nuela, edo, bestela, Euskal Herritik kanpora alde egin
beharko nuela, berton jaio eta arbaso guztiak bertokoak izan arren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina