J. I. Luzuriagak
bidalitako mezua duzue beheko hau. Zuekin partekatu nahi izan dut,
interesgarria izango zaizuelakoan:
Twitterretik
ateratako gogoeta:
Gogoratu nahi dut
Vicent Partalen adierazpena Vilaweben (2918/05/23: “No els bascs; només uns
bascs”): "EAJk badaki Ezker Abertzaleak ez dituela biltzen baldintzak
traizio hau politikoki kapitalizatzeko". Bada, bertan dugun sakoneko
arazoa ukitu du Vident Partalek, gure egitura politikoaren gabezia: alderdi
estandar bakarra edukitzea, alegia.
Gure egitura
politikoan munduan estandar den sistemaren aldeko muturreko jarrera duen
alderdi bat dugu: EAJ; eta sistemaren kontrako muturreko jarrera duen beste
talde definigaitz bat: antikapitalistak. Erdian basamortua dago.
Aipatu artikuluan
agertzen den beste esaldi bat da hau:
I sap, a més,
que aquests darrers mesos és constant el degoteig de votants del PSE i del PP
que s’aixopluguen en el PNB pensant que és la garantia que el País Basc no
seguirà els passos de Catalunya.
(Gainera, EAJk
badaki azken hilabete hauetan etengabeko boto-jarioa izan dela PSE eta PP
alderdietatik EAJren aldera. Horientzat EAJren jokamoldea da Katalunian
gertatzen ari dena hemen ez gertatzeko dagoen berme bakarra).
Artikuluarekiko lotura:
https://www.vilaweb.cat/noticies/no-els-bascos-nomes-uns-bascos-editorial-vicent-partal/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina